MUSIKA

Errobiko Festibala igandera bitartean

Ezkandrai elkarteak antolatuta, dantza, musika eta arte garaikidea bilduko dira beste behin, uztailaren 20tik 23ra, Itsasun egingo den Errobiko Festibalean. Aurten, ekimenaren 22. edizioa izango da.

Lau egunez, Lapurdiko herriak mota guzietako sorkuntzak eta topaketa artistikoak biziko ditu.  Horien artean nortasunaren eta transmisioaren gaiaren inguruko ikusgarri-mintzaldi bat, Iguzkia agertzen eki aldean izeneko gaualdia, Batuto afro dantzaldia, Oihanetan ibil gaiten ekimena, euskalkiei buruzko mintzaldi bat, Xorien Ihesa ikusgarria, Euskal Herriaren eta Mazedoniaren arteko topaketa bat, ibilbide poetikoak, arte plastikoak, tailerrak, ikastaldiak…

Noiz, non eta zer jakiteko, festibalaren egitarau osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button