Nontzeberri

“Eztena Teatro Egunak” izango dira Oreretan

Hilaren 18an hasiko dira Eztena Teatro Egunak, eta ekainaren 21era arte iraungo dute, Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta. Jardunaldiek helburu hirukoitza dute: Euskal Herriko arte eszenikoen arloan dabiltzan langileen elkargune izatea; aukera arriskatuak egin dituzten lanen eta taldeen erakusleiho izatea; eta, azkenik, antzerkizaletasuna bultzatzea publikoaren konplizitate aktiboarekin.

Hala, ekainaren 18an, Piezak izenburuko ekitaldia egingo da Mikelazulon; hau da, sormen prozesuan dauden piezen erakustaldia. Ondoko piezak aurkeztuko dira: TripakEroriEskutitzak, Dios, Estualdia eta Beltxarga Beltza.

Hilaren 19an, Rouge Elea konpainiak Zuek antzezlana aurkeztuko du, eta Abarka antzerki taldeak, berriz, Abarka Shortak.
Hilaren 20an, Antzerki Labea udal tailerretako ikasleen urte amaierako mostra izango da, eta Metrokoadroka kolektiboak Su izan nahi taularatuko du.

Amaitzeko, azken egunean, hilak 21, David Espinosak Mi gran obra  (un proyecto ambicioso) lana aurkeztuko du.

Egitarauari lotutako xehetasun guztiak: eztena.info.

Exit mobile version