ESZENA

Asier Zabaletak “N.A.N.” ikuskizuna estreinatuko du DFeria-n.

Ertza dantza konpainiako buru den Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa, 1972)  N.A.N. izenburuko lana estreinatuko du martxoaren 19an Donostiako Gazteszenan, Dferia jaialdiaren baitan, zeina martxoaren 18tik 21era egingo den.

Ikuskizunak dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika biltzen ditu, eta herria, nazioa eta aberria bezalako kontzeptuen inguruan ardazten da, “nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude”.

Obrak ondoko galderak proposatzen ditu: “Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Jainkoa bezalakoa al da aberria? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen zerbait? Aberria ala hil, nork bere burua hil? besteak hil? zer da aberria bizitza gabe?”.

Ordubeteko iraupena duen lan honen aktoreak Asier Zabaleta dantzaria eta Iñar Sastre musikaria dira, lehenengoa obraren zuzendaria ere bada, eta bigarrenak, piano-jotzailea, musika idatzi du. Bideoaz, berriz, Iker Urteaga arduratu da, eta argazkiak Gorka Bravok egin ditu. Argiztapena Oscar Grijalbak landu du, eta eszenografiaz Pello Artolak ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button