BERTSOTAN

Mintzolak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak sarituko dituzte

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia jarri du martxan. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko lanak hartuko dira aintzat eta azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira.

“Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditugu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun ditugun EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat”.

Ikerturiko alorrak  antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edota kontalaritza izan daitezke. Lanak baloratzeko orduan, ikerketa-gaia eta helburuak ondo zehaztuta egotea,  metodologia egokia izatea eta ondo garatuta egotea, eta lana argi eta ondo idatzita egotea hartuko da kontuan. Beste aldetik, euskarazko proiektuak lehenetsiko dira.

Diogun moduan, azaroaren 8ra arte izango da lanak aurkezteko aukera. Saria abenduaren 4an banatuko da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzolaren egoitzan.
“Azken urteotan bezala, ahozko kultur sorkuntzari eta bereziki bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutzeko mintegia antolatuko dugu, abenduaren 4an, eta hitzordu horren baitan emango da saria” adierazi dute Mintzolako arduradunek.

Sariari buruzko datu guztiak: Mintzola Ahozko Lantegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button