MUSIKA

Hautsa arrotzen dabilen The Drums taldeak Donostian joko du gaur

The Drums, Amerikako Estatu Batuetako indie-pop banda da, eta Jonathan Pierce, Jacob Graham, Adam Kessler eta Connor Hanwick-ek osatzen dute. Euren jarioan hainbat talderen eragina jaso du bandak; besteak beste, The Smiths, Joy Division, The Zombies eta Orange Juice-rena. Bere kantetan, Sun Records eta Factory Records batzen ditu. Esaterako, Let's Go Surfing estreinako singlean, New Order-en estiloko soinu zoliak, baxu melodikoak, eta Ventures-en gitarrak uztartu zituen.

 

Patrick Cleandenim berriz, New Yorkeko abeslaria da eta bi disko ditu argitaratuak: Baby comes home, 2007an, eta Orange Moonbeam Floorshowen, 2009an. Lounge-a eta 80ko hamarkadako musika elektronikoa nahasten ditu.

 

Azkenik, Two Wounded Birds, Ingalaterratik datorren talde gaztea da, eta bere soinuak hainbat talderen musika gogorarazten du: The Shadows, The Beach Boys, The Stone Roses…

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button