MUSIKA

Artziniegako VIII. kontzertu zikloa

Gaur berton, maiatzaren 31n, hasiko da Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Artziniegako Udalaren laguntzarekin antolatutako Artziniegako VIII. kontzertu zikloa. Uztailaren 12ra arte sei proposamen musikal programatu dira.

Gaurko kontzertua, Sergio Gomez musikariak egingo du, Arteko santutegian, eta errepertorioan kantu erromantikoak eskainiko ditu 20:00etatik aurrera. Erromantizismoko musikaren pasioaz eta melankoniaz beterik izango da lehen kontzertua. Schumannen, Chopinen edota Rachmaninoven lanek transmititzen duten melankonia haizatuko du musikariak.

Hurrengo asteetarako antolatu diren kontzertuak hauexek dira: Trihotz, 13:00etan, Arteko santutegian (ekainak 2); Oñatiko Ganbara Abesbatza, 20:00etan, komentuko patioan (ekainak 14);  Entrebescant, 20:00etan, komentuko patioan (ekainak 22); All’antica, 20:00etan, Arteko santutegian (ekainak 28); eta azkenik, Cuarteto Iberia, 20:00etan, Arteko santutegian (uztailak 12).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button