MUSIKA

XXIV. Akordeoi kultur astea Zarautzen

Aste entzutetsu honetan aurreko urteetan bezala, Arrasateko iazko Gipuzkoa Akordeoi Lehiaketako irabazleen kontzertua izango da, bai eta Coupe Mondiale eta Trophée Mondialerako hautaketa-probak ere. Eta bestalde, Mielontxi eta Phlippe de Ezcurra/Jojo Bordagarai taldeak ere izango dira entzungai.

Uztailaren 1ean, Arrasate 09ko Gipuzkoa Lehiaketako Lehen Saridunak agertuko dira Antoniano aretoan: Juan Matias (haurren maila), Roser Gabriel (gazteen maila) eta Ander Telleria (senior maila).
Uztailaren 2an, Phlippe de Ezcurra eta Jojo Bordagarai bikotearen txanda izango da, Malekoian, 22:30ean.
Uztailaren 3an, Mielotxin taldeak bere kontzertua emango du Malekoian, 22:30ean. Mielotxin 2003ko udan sortu zen eta 2004ko hasieran bere lehen kontzertuak eman zituen inguruko herrietan. Lehen emanaldietatik Nafarroako talde berri eta original bat zela agerian geratu zen.

Egun horretan ere, 63. Coupe Mondialerako Hautaketa-Proba izango da. Aurtengo Coupe Mondiale 63.a izango da, eta Kroazian egingo da, 2010ko urriaren 19 eta 25 bitartean..
Eta Hauspozek 60. Trophée Mondialerako Hautaketa-Proba ere antolatuko du. Lehiaketa hau Vigon egingo da, 2010eko irailaren 21 eta 26 bitartean.

Zarauzko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button