Uztailean eta abuztuan, Bilboko Guggenheim Museoak antolaturiko Art&Music programa garatuko da, inguru berezi horretan gaur egungo musika lasaiaz gozatzeko abagune ederra.
Astero, “erlaxatu Museoko terrazan zerbait hartuz zuzeneko jazz musikak inguratzen zaituen bitartean. Zero kilometroko zenbait bandak zur eta lur utziko zaituzte beren erritmo eta nortasunarekin”.
Joan den astean, uztailak 3, abiatu zen kontzertu-zirkuitua Chickjuarez trio taldearekin. Bihar, hilak 10, izango da hurrengo zita, FS Standards Quartet bandarekin. Bertan, Andoni Aizpuru (saxoa), Richie Salvador (pianoa), Fran Serrano (kontrabaxua) eta Aritza Castro (bateria) aritzen dira.
Bi hilabete hauetarako antolaturiko beste kontzertuak honako hauek dituzue: Carlos Velasco Jazz of the Season 4tet (uztailak 17); Joel García Quartet (uztailak 24); Nerea Arrieta trio (uztailak 31); Eneko Arbea Quartet (abuztuak 7); Urdina (abuztuak 14); eta Roque García Organ 4tet (abuztuak 28).