BESTELAKOAK

Artium museoan “Grey Flag” programa

Artiumen Grey Flag programari ekingo diote berriz, eta hala, museoaren fatxadan arte-pankartak eskegiko dituzte datorren urtera bitartean. 
Carlos Irijalba eta Sandra Gamarra izango dira lehen artistak; hauen ostean Ixone Sádaba, Regina de Miguel eta Javier Arce etorriko dira.

Artiumen Grey Flag programa 2011. urtean jaio zen, eta izenburu horixe zeraman Kepa Garrazaren lanak, lehen proposamenak, hain zuzen ere. Ekimenak, ehun metro koadroko azalera duten pankarten bidez, egungo gizartea analizatzeko sorkuntza garaikideak duen garrantzia nabarmendu nahi du.
Joan den urteko jardunean, artistek bizitzeko esparruaren gaiari heldu zioten; aurten, ostera, “gizartean, ekonomian eta teknologian gertatutako aldaketetatik sortu diren harreman-modu berriak aztertu nahi dira”.

Hala, Carlos Irijalbak (Iruñea, 1979) Trantsizio egoerak izeneko proposamen bat egin du, dokumentu pila baten soslaia erakusten duen argazki batekin. Sandra Gamarrak (Lima, Peru, 1972) Grey Flag 2014 programaren bigarren pankarta diseinatu du. Jatorrizkoa, kartoi gainean egindako 60 x 60 cm-ko margolana da. Pankartaren lau izkinetan, erkidegoaren eta norbanakoaren arteko oreka eta ezinbesteko tenka irudikatu nahi dituzten irudi bana agertzen dira.

Diogun bezala, Irijalbaren eta Gamarraren proposamenen ondoren, Ixone Sádabarena (Bilbo, 1977), Regina de Miguelena (Málaga, 1977) eta Javier Arcerena (Santander 1973) etorriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu