
Otsailaren 1, 2 eta 3an, Sopelako Udalak, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, surfaren inguruko Sopela Surf Film Sessions izeneko film laburren zikloa ondu du. Aurten hau kalitate handiagoko sesioak bermatu nahi dituzte.
Ekimena otsailaren 1, 2 eta 3an egingo da Kurtzio Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Aurtengo proposamenak kalitatezkoak izango dira eta horretarako puntako gonbidatuak izango dituzte bertan: Inka Reichert, German Pinelo, Mireia Martinez, Annika Von Schütz, Garazi Sanchez, Carlos Arrola, Cesare Maglioni, David Bustamante, Ator Francesena Gallo eta Carlos Ferrandiz.
Egunotan emango diren filmak honakoak dira: otsailaren 1ean, Elizabeth Pepin & Paul Ferrarisen La Maestra, Nathan Curren eta Pierre Denovelen Biarritz Surf Gang eta Jon Aspururen A dream come true proiektatuko dira. Otsailaren 2an, German Pineloren Big Session San Borondon, The Carpenter eta Freedom Filipinhes, Philip Gnadt eta Mickey Yamineren Gaza Surf Club, Diego Borgesen The Blinking Island eta Borja Amondarainen Sorginetxe Big Wave Erronka 2018.
Eta azkenik, otsailaren 3a, larunbata, emakumezkoen surfa izango da gai bakarra. Inka Reicherten White Waves, Annika Von Schützen Set up to sell-Surfen als Lifestyleprodukt, Mireia Martinezen Lanzarote, Traveler 1 eta Maldivas, Victor Cresporen Bali Utopía eta Ixa Llambiasen Testigo eta An oddisey in the Southern Seas proiektatuko dira.



