ESZENA

“Artistak Egoitzan” programaren seigarren edizioa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaoeszenaren bitartez, eszenako sorkuntza bultzatzeko Artistak Egoitzan programaren seigarren edizioa zabaldu du.

2014ko deialdian parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek, martxoak 30era arte dute proposamenak aurkezteko eta BilbaoEszenak horietatik gehienez lau proiektu hautatuko ditu.

Ekimenak 4.000 euro arteko laguntza ekonomikoa eta laguntza artistiko eta teknikoa eskainiko ditu. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan.

Interesa duten artista eta konpainiek  BAD-en weborrian aurkituko duten inprimaki ofiziala bete beharko dute eta, nahi izanez gero, proiektuaren txostenarekin PDF euskarrian, bidal daiteke bilbaoeszena@ayto.bilbao.net helbide elektronikora. Ez da posta arruntez jasotako proposamenik onartuko.

Kreazio proiektuen kasuetan soilik, piezaren DVDa konpainiaren izenarekin eta proposamenari buruzko informazio gehigarria bidal daitezke helbide honetara: Juan Gardeazabal 3, lonja 48004 Bilbo.

Informazioa eta oinarri osoak helbide honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button