ESZENA

“ArteDrama Euskal Laborategian” parte hartzeko izen ematea zabalik

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa izango dute 2018ko hau, eta betiko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dute.

Laborategiko antolatzaileek bidali diguten oharrean hauxe esaten dute: “Astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera da Aulestin antolatzen duguna.
8 orduko 6 ikastaro, ikasi eta partekatzeko. Antzerkilari nahiz zaleentzat, topagune bat izango da.
Beti badago zer eskainia, hausnartua, landua… Bide horretan bidelagun izango dira aurten, Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan eta Javier Barandiaran, Pako Revueltas, Iraitz Lizarraga eta Mizel Théret . Zabalik dugu izena emateko epea, eta arin ibili, lekuak oso mugatuak dira eta”.

Harremanetan jartzeko info@artedrama.com helbidea duzue, edo 633.567.646 zenbakian.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button