MUSIKA

Hesian taldeak lan berria aurkeztu du gaur goizean

Gaur, azaroaren 30ean, 11:00etan, eta Bilboko BIBA Kulturgunean, Hesian taldeak lan berria aurkeztu du. Taldeak 10 urte bete ditu aurten.

Hesian taldeak zazpigarren diskoa argitaratu du, Hesian. Betiko lez, taldeak ez du bere ohiko esentzia galdu baina estilo desberdinak nahastu ditu kantu irmo eta biribiletan.
Zazpigarren honek dituen kantuak xuxurla daude, emeki, baina ozen ere bai. Hesian taldeak sentimenduaren indarretik ateratako doinuak egin ditu. Musika sentimenduei buruz idazten denean kantu sentikorrak ateratzeko aukera handiagoak daude. Horixe da Hesian taldeak bere azken lanarekin egin duena.
Taldeak Paxkal Etxepareren Bardozeko estudioan grabatu eta nahastu du lan hau, eta mazterizazioa Basalte Studion egin da.

Aurtengo birari hasiera emanez eta 10. urteurrena ospatzeko asmoarekin, abenduaren 4an, gonbidatuz beteta egongo den oso kontzertu berezia eskainiko dute Durangoko Plateruena antzokian, 10 urte, 11 gonbidatu lelopean.

Show More

Related Articles

Back to top button