BERTSOTAN

Bertsolari gazteen XVIII. bbk sariketa

Jose Ramon Bilbao, Juanjo Respaldiza, Jone Uria, eta Jokin Kastaños-ek hartu dute hitza Bertsolari gazteen XVIII. bbk sariketa ekimenaren aurkezpen ofizialean.
Eurek oso ondo azaldu dute nola datorren aurtengo ekitaldia. "Talde bakoitzak Bizkaiko eskualde baten ordezkaria izango da eta talde horren barruan sei partaide egongo da gutxienez" adierazi du Jose Ramon Bilbaok.
Adin maila bi antolatu dira. A mailan 18 urte artekoak sartuko dira eta B mailan 19tik 24 urte artekoak.

Jone Uriak kontatu du gero zer-nolako eskarmentua hartu duen gazteentzako hain garrantzitsua den ekimen honekin. "Beste eskualde askotako jendea ezagutzen da eta bertsogintzan aritzeko urteko motibazioetariko bat izaten da sariketa hau" esan du.

Saioak aste honetan hasiko dira. Martxoaren 3an izango da lehena. Arratia Busturialdearen kontra arituko da Igorren. 9an Durangaldea eta Bilboaldea neurtuko dira Durangoko institutuan, eta hil honen 10ean Lea-Artibai Enkarterriaren kontra Markinan.
Finalaurrekoak 16 eta 17an izango dira eta finala martxoaren 26an izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Talde txapeldunak 1.260 euroko saria hartuko du. Bizkaieraren erabilpena politenari ere saria egokituko zaio, 140 euro, eta finalista gazteenak bere dirutxoa eskuratuko du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button