ESZENA

Izurrite poetikoa zabalduko da Oreretan, “Eztena” Arte Eszenikoen Jaialdiaren eskutik

Errenteria/Oreretan asteburuan ospatuko den Eztena Arte Eszenikoen Jaialdia espresuki horretarako herrian sortutako hiru antzezlanen estreinaldiarekin dator aurten.

Antzezlan horiek sortzeko hiru laborategi egin dituzte hainbat astez, eta 25 sortzailetik gora egon dira lanean hiru egitasmotan beren sorkuntza garatzen. Hala, Espe Lopez, Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboen gidaritzapean, La Mirada, Eraikitzen gaituzten hitzak eta Aldarri sormen lanak izan dira emaitzak, ekainaren 21, 22 eta 23an Oreretako jaialdian ikusiko direnak.

Benetako harribitxiak izango dira, lekuan lekurako sortuak eta egokituak, eta berriz ikusi ahal izango ez direnak, seguraski.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “zuzendari gonbidatuek euren lengoaiak eta poetikak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin eta izurrite baten moduan pasioa, sormenaren izaera kritikoa, eta batez ere jolasa kutsatuko dituzte herrian, teatroa erritual bat delako, erraietatik bultzaka datorren izurrite gordin eta eder bat”.

Programazioaren xehetasun guztiak, Eztena Jaialdia 2019 webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button