ARTEA

Arte-sistemaren inguruko hausnarketak, Artelekun

Donostiako Arteleku zentroak Zenbait gogoeta (arte) sistemaren inguruan izeneko mintegia ondu du, 2014ko urtarrilaren 16an eta 17an; mintegia Artista Berrien Lehiaketari lotutako jarduera da.

Mintegiaren xedea da, jarduera artistikoan aritzen diren artista edo eragileentzat funtsezkoak diren zenbait kontu jorratzea: “buru-kontzientzia eta gogoetarako gaitasun kritikoa, sistemaren kontzientzia hartzea, profesionalizatzearen paradigmak, instituzioa, merkatua eta galeria sistema, kritikaren zeregina eta komisariotza zein komisarioak instituzio-arte horretan partea dela onartu beharra”.

Lan immaterial edo kognitiboa, post-produkzioa, bitartekaritza, ikerketa eta globalizazioa izango dira aztertuko diren kontzeptuak, ezinbestekoak baitira ekoizpen artistikoak kapitalismoaren baitan izan duen garapena ulertzeko.

“Mintegi honen asmoa da arte-instituzioaren konplexutasunak argitzea, hura ulertzea eta kritikatzea ere sustatuz, eta Arte Kontzeptuala izango da bertan aztertuko diren gai-ardatzetako bat”. Horretaz gainera, mintegiak partaideen inplikazio aktiboa eskatuko du, oinarrizkoa baita arte-sistemaren irudi bar egiteko.

Mintegiaren xehetasun guztiak: arteleku.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button