
Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura sailarekin elkarlanean, Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Eskaerak bi modalitatetan aurkeztu ahal dira: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza.
Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
Argitalpenerako laguntza hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promoziorako da. Atal honetan 25.500 euroko bideratuko dira.
Oinarriak osorik ikusi ahal dituzue hemen.