ARTEA

Arte plastikoen eta ikusizkoen bekak

Lurraldeko talentu hasiberria babesteko eta artista gazteei nazioartean ospe handia duten prestakuntza-programetarako sarbidea errazteko, Bizkaiko Foru Aldundiak 61.000 euro banatuko ditu arte plastikoen eta ikusizkoen beketan. Beka horiek “Bizkaian bizi diren eta arte plastikoen eta ikusizkoen arloan bokazio artistiko argia eta proiekzioa duten pertsonentzat dira”.

Laguntzak 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartekoak dira, eta gutxienez sei hilabeteko iraupena duten prestakuntza-proiektuetarako izango dira. Helburua da “prestakuntza espezializatuko prozesuak bultzatzea, garapen profesionalari eta bikaintasun artistikoari laguntzeko”.

Adin-betekizunak ezartzen dira eskatzaileentzat, 1991. eta 2008. urteen artean jaioak izan behar baitute, hasi berri diren ibilbide artistikoak bultzatu beharra gogoan. Interesdunek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskabidea.

Deialdiaren gaineko xehetasunak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button