ARTEA

Arte plastikoen eta ikusizkoen arloan proiektu berriak sortzeko

Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol sailarekin elkarlanean, arte plastiko eta ikusizkoen laguntza programa abiarazi du, Nafarroan jaio edo bizi diren artistentzat.
Laguntza hori arte plastikoen eta ikusizkoen arloan arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko bideratuko da: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

“Eskaerak bi modalitatetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.”

Eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa apirilaren 13a baino lehenago entregatu beharko dira, eta Uharte Zentroaren web orriko plataforma digitala erabili beharko da.

Oinarriak osorik hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button