BESTELAKOAK

Arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko deialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2017ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko deialdia egin du.

Deialdi honetan onartuko direnak dira: “arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,…), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskal Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak…) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa”.  

Bai eta arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea ere: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

Horretarako guztirako laurehun eta hamasei mila (416.000) euro izango dira banatuko direnak.

Deialdi osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button