ARTEA

Arte Gaztearen Topaketak bidean dira Nafarroan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak bultzatutako Arte Gaztearen Topaketak Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan garatuko dira, urriaren 3ra arte.

Makina bat tailer atondu dira honakoa gaietan: artea, idazmena eta itzulpena, diseinua, musika elektronikoa, erretratuaren argazkia, arte eszenikoetarako espresio-tresnak, sormen artistikoa, zinema dokumentala eta jantziak. Gai horietako bakoitzean “ikaskuntza zehatz bat emateaz gainera, prestakuntza hauen helburua da diziplina artistiko ezberdinetako lan-prozesuak ezagutzera ematea, hala nola arte gaztea bistaratzea eta komunitate artistikoaren sorkuntza sustatzea”.

Beste aldetik, aurtengo Arte Gaztearen Topaketak jaialdia urriaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Uharte Zentroan, eta bertan 29 proiektuen topaketa ondu da.

Jaialdiaren amaieran hautatutako proiektuen sari banaketa egingo da. Epaimahaiak hautatutako 29 proiektuek jasoko duten ordainsari ekonomikoa 600 eurokoa da.  Geroago, 29 proposamen horietatik, epaimahaiak 8 hautatuko ditu garaile modura, eta bakoitzak 1.050 euroko sari gehigarri bat jasoko du.

XXXVII. Arte Gaztearen Topaketak edizioan 14 eta 30 urte arteko gazteek bidalitako 87 proposamen artistiko jaso dira eta 29 proiektu aukeratu dira. Horiek guztiak lau modalitate ezberdinetan banatuko dira: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musikalak, diseinua eta literatura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.