ESZENA

Arte Drama Euskal Laborategiaren topaketak

Arte Drama Euskal Laborategiaren topaketak, apirilaren 18tik 23ra bitartean izango dira aurten Aulestin. Interesa baduzue izena emateko epea zabalik duzue.

Arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da Arte Drama Euskal Laborategiaren topaketa hori, eta urtero aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen da gune hori.

“Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira.”

Aurtengo irakasleak, eskolen gaiak eta abar kontsultatzeko, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button