ARTEA

Arte diziplina ezberdinez gozatzeko arratsaldea Artelekun hilaren 16an

MID_E Studio 010 programa uztailaren 13an hasi zen Bart Hess artista plastiko eta ikusizkoak ematen ari duen tailerrarekin, Gorputzaren inplementazioa?. Ostiralean, Hessek berak diziplina anitzeko proiektu bat aurkeztuko du, gorputzen gaineko esku-hartze plastikoa, animazioa eta instalazioa konbinatzen dituena.

Beste alde batetik, MutaVideo izeneko nazioarteko bideo sorkuntzako lan hautatuak bilduko dira. Bideo hauek gorputzaren eraldaketan eta narratiba aldakorretan oinarrituak daude. B.E.R.E disc-jockeyak ekitaldirako berariaz egindako musika aurkeztuko du.

Arratsaldea bukatzeko Gabi Schillining arkitektoak Raum(Zeit)Kleider pieza erakutsiko du. Schillingek espazio sistema bat proposatzen du, aldaketara irekia eta, erabiltzaileak parte harturik, funtzio eta egoera ezberdinetara moldagarria.

Egitasmoa 19:00etan hasiko da Artelekun eta sarrera doan izango da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button