
Amerikako Estatu Batuetako ART21 ekoizpen etxearen zikloa izango Guggenheim Bilbao Museoan ekainaren 5etik 7a bitarte. Proiektatuko diren film batzuk Guggenheim Bildumetako artistei buruzkoak izango dira, hala nola, John Baldessari, Matthew Barney, Louise Bourgeois, Anna Hamilton eta William Kentridge.
Ekoizpen etxe horrek 100 dokumental egin ditu, eta marka horren harira, bi ziklo egingo dira ekainean eta urrian Bilboko museo ezagunean. Hil honetako filmek, ondoko gaiak landuko dizute: kontsumoa, espiritualtasuna, protesta, identitatea, ekologia eta desira, besteak beste. Urrian, aldiz, artistei buruzko lanak izango dira, tartean, Bruce Nauman, Robert Ryman, Hiroshi Sugimoto eta Kara Walker.
Ekainaren 5ean ondoko filmak proiektatuko dira: Janine Antoni, Loss & Desire (2003); John Baldessari, Systems (2009); Matthew Barney, Consumption (2001), eta Louise Bourgeois, Identity, (2001).
Halaber, ekainaren 6an: Anna Hamilton, Spirituality (2001); Jenny Holzer, Protest (2007); Roni Horn, Structures (2005), eta Mike Kelley, Memory (2005).
Azkenik, ekainaren 7an: William Kentridge, Compassion (2009); Barbara Lriger, Consumption (2001); Glenn Ligon, History (2012), eta Iñigo Manglano-Ovalle, Ecology (2007)