ESZENA

Arrigorriagako Hamaika taldeak “Badabam Badabum!” antzezlana taularatuko du bihar

Arrigorriagako Hamaika taldeak emakumeen inguruko Badabam Badabum! obra antzeztuko du bihar Lonbo aretoan, 19:30etik aurrera. Obra gaztelaniaz taularatuko du.

Felipe Cuétararen zuzendaritzapean ondoko aktoreak arituko dira: Maria Victoria Albizua, Macarena Ortega, Blanqui Rotaetxe, Manoli Esteban, Loli Noguera, Maika Gonzalez, Mari Carmen Relancio, Juana Mari Perez, Conchi Allende, Marisa Saéz de Villareal, Julia Merino eta Edurne Larrinaga.

Obrak hauxe kontatzen du: “istorioan denetarik gerta daiteke, asteburua iritsi da, eta Alejandra coach famatuak taldean lan egiteari buruzko tailerra emango du. Horretarako behar-beharrezkoa da proiektuan fedea, gogoberotasuna, energia positiboa, motibazio eta emozioa izatea, bai eta inork espero ez duen magia ere.  Alabaina… nork egingo du magia?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button