ESZENA

Arriaga Antzokiak “Fake” antzezlanaren estreinaldia hartuko du gaur

Erre Produkzioak taldearen Fake antzezlanaren estreinaldia izango da Arriaga Antzokian, gaur euskaraz, eta bihar gazteleraz. Maria Urcelay, Aitor Fernandino, Leire Ucha, Lorea Intxausti, eta Albar Cirarda dira protagonistak.

Lan honetan egunerokotasunaren egoera berezi baten erretratua egiten da: urte berriko ospakizuna. Baina afariak irauten duen bitartean gertatzen dena ez da ohikoa. Afaria eta kanpaien arteko momentu batean, Pablok Uxue bortxatuko du. Afaria eta kanpaien arteko momentu batean, familia honen arteko harreman guztiek eztanda egingo dute. Pablo ez da bortxatzaile baten estereotipoa. Ez da, inondik inora, kalezulo batean bere biktimen esperoan dagoen izaki psikopata. Bortxakerien gehiengoa sendiaren eremuan ematen da eta ez dituzte erotutako pertsonek burutzen. Ez dira aurrez susmatu daitezkeen egintzak. Lana, ikasketak eta ama maitekorrak dituzten izakiek burutzen dituzte, orohar gizonek, agian bere bizitzan arrakasta dutenak eta baita harreman “normalak” edo onartuak ere bai. Pablo existitzen den munstrorik beldurgarriena da. Benetako tranpa bat, begiari tranpa bat.
Hau Luciaren istorioa da. Bere semea berak pentsatzen zuen aingerutxo zoragarria ez dela deskubritzen duen ama baten istorioa, prozesu bortitz eta mingarri bat jasan beharko duena, benetan gaizkile bat dela onartuz. Celiaren istorioa ere bada. Beti azpiratua, bere ahizparen arrakasten ondoan beti txiki sentitu izan den emakumea.
Ama bat noraino iritsi daitekeen bere semea defendatzeko? Egia bat bakarra da eta eztabaidaezina, bortxatzaile baten amak horren kontra egin nahi badu ere. Eta hor dago gure gakoa; gezurra. Egon daitekeen gezurrik mingarriena. Gure buruari kontatzen dioguna.

Istorioa, tragediaren alboan datorren katarsi ekidiezinarekin amaitzen da. Bere semea defendatu ostean eta bere ahizpa manipulatu izana bilatu ondoren, Luciak, egia osoa onartu baino beste biderik ez du aurkituko, eta honek dakartzan ondorioak irentsi beharko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button