BESTELAKOAK

Xiru festibala, asteburu honetan

Asteburu honetan, martxoaren 27, 28 eta 29an, Xiru festibalaren edizio berri bat antolatuko du Abotia elkarteak, Ospitalepean eta Gotaine-Irabarnen. Aurtengo edizioaren ardatza sustraiak dira.

Lehen hitzordua gaur izango da, 21:00etatik aurrera, Xiroots gaualdiaren eskutik. Hainbat artistek parte hartuko dute jaialdi honetan: François Rossé (pianoa, konposizioa), Et Incarnatus taldea, eta zuzeneko musika emanaldia eskainiko dute Zuberoako eta Gipuzkoako hainbat musikarik, hala nola Xiruren sortzailea den Mixel Etxekopar. Berarekin Migel Zeberio musikaria ere arituko da. Musikari zuberotarrak txoriei eskainitako kontzertu berezia ere egingo du.

Luzeegi joko luke programazio osoa hemen jartzea. Onena jaialdiaren webgunean barneratzea duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button