LITERATURA

Arrate Egañak “Zazpi Kale” saria jaso du Bilboko Liburu Azokan

Arrate Egaña Errenteriako idazlearen azken lana Itzalen distirak (Erein) izenekoa da. Zortzi narraziok, zortzi gertaerak, zortzi pertsonaia ezberdinek osatzen dute pieza literarioa. Lan hori atzo aurkeztu zuen Bilboko Liburu Azokan, non Zazpi Kale saria ere jaso baitzuen.

Ipuin bilduman pertsonaien bizi-kezkak eta egoera tragikomikoak agertuko dira: Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa. Ehiztariek utzitako hondakinak garbitzeko ardura hartu duen neska parea. Iktus bat izan ostean azkenekoa izan litekeen bidaia aspergarria abiatu duen emakumea. Irakasle ohi batekin topo egitean nerabezaroko maitasun-istorio bat berpizten zaion gaztea. Fikzio-adikzioak pasadizo ero batean murgildu duen emakumea. Ezusteko albiste ilun batek argira daramatzan hiru andre.

Zortzi istorio antza independienteak diren horien artean ildo ikustezin baina agian antzemangarria dago: itzala eta argia. Pertsonon eta bizitza beraren aniztasuna islatzen saiatu dela dio Arratek.

Arrate Egañak sari sorta luzea pilatua du dagoeneko. Lehena 1992ko Premio Atenea Salamanca izan zen, Angelitos negros izenburuko lanagatik. Azkena, Bilbon hartu duena.

Eta idazle porrokatua da, makina bat lan publikatu baitu bere ibilbide literarioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button