MUSIKA

Arrasatek prest dauka Mondra&Roll jaialdia

Mondra&Roll jaialdia uztailaren 7an eta 8an egingo da Arrasateko Monterron Parkean. Jaialdian parte hartuko duten talde batzuk The Interrupters, Perkele, Bad Manners, U.K. Subs, Subterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Svetlanas, Maid Of Ace izango dira, besteak beste.

Talde horien artean dagoen zaharrenetako bat Arkada Social da.  1997. urtearen amaieran jaio zen Arrasaten. Taldea kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Ciri (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria). Hurrengo urteetan aldaketak izan ziren:1999an Cirik taldea utzi zuen. Beranduago 2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen. 2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. 2003. urte amaieran taldea desegin zen. Baina errauts horietatik berriz jaio zen eta hainbat lan atera ondoren, No Retorno  izeneko lana kaleratu zuen taldeak 2019ko abenduan, Mauka Musikagintzarekin.

Kontzertu potenteak dituzue asteburuan, Arrasaten.

Show More

Related Articles

Back to top button