BESTELAKOAK

Arrantzaleen Museoan, Bermeo piztu da

Bermeo Portu Zaharra 1877-2024 izeneko erakusketa abiatu da herri horretan, hango portu zaharrak azken 150 urteetan izan duen bilakaera erakusteko. Erakusketa urtarrilaren 12ra arte izango da ikusgai Arrantzaleen Museoan.

“XI. mendeko lehen erreferentzietatik, Bermeo estu-estu lotuta egon da bere portuarekin, eta, hasiera batean, Europako portu garrantzitsuekin izandako merkataritza handiagatik nabarmendu zen. Hala ere, denborarekin, eta bereziki Gaztelako merkataritza Bilboko portura desbideratu zenetik, Bermeo garrantzi handiko arrantza-portu bihurtu zen, batez ere XIX. eta XX. mendeetan. Portu Zaharra izan da Bermeoren ardatz ekonomikoa, eta inguruan itsasontziak ez ezik, ontziolak, itsasoko emakumeak eta gizonak eta, oro har, komunitatea batu dira. Tokiko argazkilarien eta bisitarien kamerek 1877tik gaur egunera arte  espazio horren eta bertako jendearen garapena jaso dute, eta portua  kirol-portu moderno bihurtu dela islatu dute, baita udalerriko gune neuralgiko ere.”

Erakusketa Iñaki Marcaidak 1965etik hona egindako lanaren emaitza da, izan efr, berak jaso ditu portuaren aldaketa. Argazkiok, 1887tik 1965era artekoak, bilduma partikularretatik, artxiboetatik eta beste iturri batzuetatik lortu dira.

Erakusketarekin batera, argazkiak bilatzeko, hautatzeko eta berreskuratzeko lan guztia batzen duen katalogoa ere aurkeztu da. Jesus Urkidik, Iñaki Marcaidak eta Anton Erkorekak egindako lanaren emaitza da. Liburu honetan argitaratutako 150 argazkiek “aukera ematen dute, besteak beste, itsasontziek XX. mendean zehar izan duten bilakaera, gizon eta emakumeen lanak, jarduerak eta arropak, etxeetako aldaketak eta inguruko hirigintza jarraitzeko”.

Erakusketaz gain, bisitarien esperientzia aberasteko eta Bermeoko Portu Zaharraren historian sakontzeko hitzaldiak ere antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button