ARTEA

“Arquitecturas prematuras” erakusketa Azkuna Zentroan ikusgai

Azkuna Zentroak Isidoro Valcarcel Medina artista eta arkitektoaren Arquitecturas prematuras erakusketa abian jarri du irailaren 18ra arte Leongo Arte Garaikideko Museoarekin elkarlanean.

Azkuna Zentroak honela deskribatu du artista: “Isidoro Valcarcel Medina Arte Plastikoen Sari Nazionala da (2007) eta arte kontzeptualaren funtsezko figura. Arte-sistemaren nozioen eta konbentzioen eta artearen eta pertsonen arteko harremanen ikerketa kritikoan oinarritutako lana garatu du. Ia 50 urtez, bere lanak eboluzionatu egin du desmaterializazio bateraino, eta desmaterializazio horrek, artearen objektualizazioa ez ezik, bere esperientzia ere errazten du, eta horrek artistak bizitza eta artea elkarrekin erlazionatzeko duen interesa nabarmentzen du.”

Arquitecturas prematuras erakusketaren asmoa, bere hitzetan, “Hiri-espazioko errealitate berehalakoaren eta ustez hura eratzen duten egituren artean dagoen erabateko kontraesana agerrarazteko”.
Erakusten diren piezek “arkitektura-planoak dirudite, dagozkien soluzio teknikoekin, garai hartan egiten ziren hainbat eraikinen antzekoak diren eskuz egindako marrazkiekin. Tituluak arretaz irakurtzen hasiz gero, ordea (Torre para suicidas, Edificio para parados, Colonia de chabolas… (Suizidentzako dorrea, Langabeentzako eraikina edo Etxola saila) antzematen da ez direla ohiko proiektuak, proposamen kontzeptualak edo eginezinak direla”.

Proiektua osatzeko, Arquitecturas prematuras argitalpena argitaratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button