Saturrarango kartzela behinola bainuetxea izan zen, baina gutxik dakite gerraosteko gertakaririk gogorrenetakoak bizi izan zirela bertan 1938 eta 1944 urteen artean.
Bost mila emakume inguru espetxeratu zituzten inolako arrazoirik gabe, eta askatasuna kendu zieten. Seme-alabak lapurtu eta umeak familia falangistei adopzioan eman zizkieten.
Gure oroimen historikoa berreskuratzeko saiakeran, emakumearen ikuspegitik eta generoa kontuan hartuz bideratu da lan hau.
Filmean, Victoria, errepublikar baten alarguna da eta ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.
Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. Pantera Zuria da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, "Espainiaren onerako" dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.
Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarrak…
Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan.
Izarren argia sentimendu bat da, itxaropenerako arrazoi bat, jende askok galdu baitzuen itxaropena aurrera egiteko guztiz beharrezkoa zenean. Filmak, modu narratiboan, garai ilun baten berrikuspena proposatzen du. Izan ere, jende asko isilik geratu behar izan zen bizirik jarraitu ahal izateko, askok amets egin behar izan zuten itxaropena ez galtzeko.
Barton Films-ek bidalita



