IKUS-ENTZUN

Arkitekturari buruzko zinema-zikloaren azken saioa, Iruñean

Beste behin ere, arkitekturaren, urbanismoaren eta diseinuaren mundua izan da Nafarroako Filmotekan hil osoan zehar pantailaratu dituzten hainbat filmen gakoa.

Hiru dokumental eta fikziozko film bat aurkeztu dira, beti ere jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Lehenengo astean Tokiora bidaiatu zuten ikusleek. Ondoren, berriro gurera itzuli, Burgosera eta Bartzelonara bidaiatzeko.
Amaiera gisa, gaur berton, 50eko hamarkadako Frantziara eramango gaituen fikziozko filma ikusi ahalko da, 20:00etan: Mon oncle (Jacques Tati, 1958).

“Atzerriko Film Onenaren Oscar saria (1958) jaso zuen komedia honi arkitektura, urbanismoa, diseinua, tradizioa eta modernitatea dario. Tartean, gainera, pertsonaia barregarriak eta, tarteka, bitxiak nahasten dira. Lau unibertso elkartzen dira irudimenezko hiri txiki horretan: bikote heldu dirudun bat euren etxebizitzaren diseinuak baldintzatzen duen harremanean harrapatuta, herriko plastiko-fabrika, bere auzo umila eta Hulot jaunaren eta bere iloba maitagarriaren arteko harreman berezia, itxuraz, muturreko bi mundutan bizi direnak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button