ARTEA

Arkitektura eta paisaia uztartzen direnean

Gaur abiatuko da Bilboko Arte Ederren Museoan Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia erakusketa. Bertan, Otl Aicher diseinatzaile grafiko alemaniarrak metroaren irudia konfiguratzeko prozesuan egin zituen marrazki argitaratu gabeen zati garrantzitsua erakusten da lehen aldiz.

Alemaniatik etorri diren berrehun obra eta objekturen artean nabarmentzekoak dira Metro Bilbaorako egin zituen 80 marrazki argitaratu gabeak eta Norman Foster Foundationen artxibotik ateratako dozena bat marrazki eta argazki ere.

Mostraren barruan ere, diseinuari buruzko erakusketa monografiko bat osatu da, Metro Bilbaoren 25. urteurrenaren karietara.  antolaturiko ekimena den. Hain zuzen, Metro Bilbao da Aicherren ibilbideko proiektu nagusienetako bat, eta museoak lan hori aldarrikatu nahi du orain. Baina horrez gain, Aicherren beste lan ospetsu batzuk ere erakutsiko dira: Braun etxearenak, Municheko Olinpiadak ’72, Bulthaup edo Isny Allgäurenak, adibidez.

Universitat Rovira i Virgili (Tarragona) unibertsitateko Artearen eta Arkitekturaren Teoriaren Saileko ikertzailea eta irakaslea den Gillermo Zuaznabar da erakusketaren komisarioa.

Jakingarri guztiak link honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button