ARTEA

Arkitektura argazkilaritzaren fikzioak eta errealitateak

Euskadiko Arkitektura Institutuak arkitektura argazkilaritzari buruzko EHUko uda ikastaro bat antolatu du uztailaren 15 eta 16an, erakunde horren egoitzan, Donostian.

Arkitektura argazkilaritza: fikzioak eta errealitateak ikastaroak argazkigintza arkitektonikoko profesionalen ikuspegi praktikoa eta artista bisualen hurbilketa kontzeptuala uztartzen ditu. parte hartuko duten adituak María Bleda eta José María Rosa, Adrià Goula, Aitor Ortiz, María Azkarate eta Peru Izeta dira.

Jardunaldiak hitzaldi eta lantegi ezberdinen inguruan egituratuta daude, arkitektura argazkilaritza ikuspegi anitzetatik jorratzen dutenak. Lehen egunean, Peru Izetaren gidaritzapean, Paperkamerak: argazkigintzarekin esperimentatu lantegia egingo da.

Hurrengo egunean, uztailaren 16ean, hitzaldi teorikoak egongo dira eta arkitektura argazkilaritza ikuspegi anitzetatik jorratuko da.
Bertan, Adrià Goulak Perspektiba eta begiratzeko beste modu batzuk hitzaldia emango du, eta María Bleda eta José María Rosa adituek Lekua eta memoria aurkeztuko dute. Hirurok osatutako mahai-inguru bat ere antolatu da.
Beste aldetik, Aitor Ortiz arkitektura argazkilariak Begirada finkatzea, errealitatea galtzea mintzaldia aurkeztuko du, eta azkenik, María Azkarate arkitektoak Espazio poetikoa. Paisaia politikoa. Koordenatu-sistema bat aurkeztuko du programa ixteko.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button