MUSIKA

Arizona Baby, The Riff Truckers eta Mobydick, Gernikako “Iparragirre Rock & Rally”-n

Gernikako musika-taldeak biltzen dituen Iparragirre elkarteak Rock & Rally izenburuko jardunaldia ondu du larunbatean. Elkartekideek egun osoko egitarau interesgarria prestatu dute

Hala, 11:30ean, Rock Elkarteko ateak irekiko dituzte, bisitariek Iparragirre 3 urte zuzenean kartel-erakusketa ikus ditzaten. “Areto berrian egindako kontzertuen atzera begirakoa”.

Eguerdi partean, 11:45ean, The Runaways filma pantailaratuko dute.  70eko hamarkadan AEBetan eta mundu osoan ezagun egin ziren emakumez osatutako The Runaways rock banda, Cherry Bomb estatubatuarren kantu ospetsuenetarikoa da. Taldea Kim Fowley musikariaren gidaritzapean eratu zen, 70eko urteetako erdi aldean, eta 2010ean, taldeari buruzko biopic-a estreinatu zuen zine aretoetan Floria Sigismondi zinegileak.

Gero, bazkari eta poteoa egingo dute, eta azkenik, gau partean kontzertua izango da: Arizona Baby, The Riff Truckers eta Mobydick. Arizona Baby espainiarrek Secret Fires izenburuko lan berria aurkeztuko dute. “Askorentzat, maisulana; xarmagarria, desberdina”. The Riff Truckers gernikarrak dira eta AEBetako hego aldera begiratzen duen rock gihartsua egiten dute. Mobydick, azkenik, ahots boteretsudun songwriter bizkaitarra da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu