ARTEA

Argazkilari isila

Iruñeko Kondestable Civivoxean eta abuztuaren 28ra arte, erakusketa eder bat atondu dute: Ramon Masats. Argazkilari isila. Artista polifazetikoa zen, eta argazkilaritzan, zineman eta telebistan aritu zen. 2024an, Argazkilaritzako Sari Nazionala eman zioaten.

Ramón Masats 2024an zendu zen, 92 urte zituela, eta lan berezia utzi zuen. Bere lanetan  ironia handiz landu zuen gerraosteko kultura. Estereotipoetatik eta sailkapenetatik ihesi, ezohiko lana ondu zuen, egilearen begirada zorrotzaren eta jende arruntarekin zuen enpatiaren erakusgarri.
1950eko hamarkadaren hasieran ekin zion argazkilaritzari, eta, hainbat hamarkadatako ibilbideari esker, Espainian eraginik handiena izan duten argazkilarietako bat bilakatu zen.

Mostran argazkilariaren lehen lanak ere jarri dituzte ikusgai, 1953an hasi zenetik 1965 arte. Urte horretatik aurrera utzi egin zuen argazkilaritza hamar urtez baino gehiagoz, eta zineman eta telebistan aritu zen epe horretan. Gero, argazkilaritzari heldu zion berriz, baina koloretan oraingoan.
Erakusketan 133 argazki bildu dituzte guztira, eta lehen aldiz ikusi ahalko dira Sanfermines (Sanferminak) bildumakoak ere.

Erakusketan dauden testuak Jaume Fuster idazlearenak dira, izan ere, Masatsek argazkilaritzan eginiko ibilbidearen inguruan idatzi zuen doktore-tesia.

Show More

Related Articles

Back to top button