MUSIKA

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren finalak

 

Bilboko Udalak antolatu ohi duen Pop Rock Lehiaketak 27 edizioko finalak, azaroaren 12an (Elektronika eta Beste Joera), 13an (Metal modalitatekoa) eta 14an (Pop-Rock kategoriakoa) egingo dira,

Elektronika eta Beste Joera Batzuk atalean hauexek arituko dira: Evil Pink Machine (Bizkaia), Ghostly Enemies (Bartzelona), Malachi Estereo (Bartzelona) eta Bassboss (Asturias). “Pop elektroniko, IDM, Bass Music eta Downtempo atmosferikoarekin lotutako proposamen esperimentalak eskainiko dizkigute”.

Metalena: The Flying Scarecrow eta Niketz, biak ala biak bizkaitarrak, bai eta Poloniako Manipulation banda. “Azken horrek metal alternatiboa eta Death Metal-a ekarriko ditu Bilborockera”.

Azkenik, Pop-Rock kategoriak ondokoak izango dira oholtzan: Opatov (Bartzelona), garaje psikodelikoa; Rosy Finch (Alacant), grunge eta stoner; eta, amaitzeko, The Fire Tornados (Zaragoza), garaje-pop.

Informazio gehiago: concursovilladebilbao.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button