MUSIKA

Mobydick eta Girance musikariek joko dute dira Putzuzulon

Mobydick kantautore bizkaitarra, gitarra eta ahotsa soilik lagun dituela, Bilbo Hiria musika lehiaketako finalera iritsi da oraintsu. Jende asko harrituta geratu da songwriter-aren doinu sendoak entzuterakoan, baina, batez ere, Mobydick-en ahots indartsu, sendo eta lakarra aditzerakoan.

Giranice egitasmo berrian, aldiz, esparru oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira. Horietako batzuk lehen Saudade taldean elkarrekin aritutakoak dira. Kantu berean erritmo eta ñabardura aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodiak gidaturik. Iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentala jotzen dute, giroak transmititzeko xedearekin. Horretarako, biolinak zuzendu eta rock gitarretan oinarrituriko kantuak idazten dituzte.

Putzuzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button