ESZENA

“Arabako plazetan” programak lurralde osoa kurrituko du

Ekainetik irailera arte, Arabako Kale Arteen Zirkuituak lurralde osoa kurrituko du makina bat ikuskizun plazaratzeko. Guztira 34 antzezlan, dantza eta zirku ikuskizun programatu dira, eta 22 konpainia arituko dira lan horien magia haizatuz herriz herri (Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Añana, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Burgelu, Erriberagoitia, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego,…)
Arabako konpainiak ere bertan arituko dira: Ameztu Antzerkia, Bapateanzirko, CIA Turukutupa, El Mono habitado, Pez Limbo, Panta Rhei, Pikor Teatro eta Zanguango Teatro.

Zirkuituaren lehenengo bi jarduerak ekainaren hasieran izan ziren, eta gainerakoak hilaren 23tik aurrera programatu dituzte Lukianon, Agurainen eta Izarran. Irailaren 28an amaituko da programa, Bastidan.

Artekale 2004an sortu zen, “euskal lurraldean kaleko arteak sustatzeko, zabaltzeko eta haien balioa nabarmentzeko asmoz. Berezia eta berdingabea da, sektoreko hainbat profesional biltzen baitira bertan: artistak, jaialdiak eta banatzaileak. Guztiak kaleko arteari duintasuna emateko helburuz.”

Ikuskizunei buruzko informazio gehiago, egunak eta ordutegiak, KulturAraban dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button