BERTSOTAN

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa finalerdiei begira

Maiatzaren 8 eta 9an izango dira Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalerdiak. Izan ere, joan den asteburuan Oionen erabaki da zein sei bikote arituko diren hurrengo fasean.

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa apirilean 17an hasi zen final laurdenekin, eta Oionen amaitu dira. Aroa Arrizubieta eta Irati Anda zuzenean sailkatu dira finalerdietara, bigarren fasera, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre-Martin Abarrategi bikote irabazleekin batera.

Hortaz, datorren astean izango dira hurrengo saioak. Maiatzaren 8an, Amurrion izango da lehen finalerdia, eta han honakoak arituko dira: Irati Anda-Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre- Unai Anda, eta Manuel Bendala-Oihane Perea.

Eta 9an, Gasteizen, bigarren saioa izango da: Martin Abarrategi-Manex Agirre; Peru Abarrategi-Beñat Garaio; Xabi Igoa-Felipe Zelaieta arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button