BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen saioan Aroa Arrizubietak irabazi du

Joan den asteburuan abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa, eta Oionen burutu zen  lehen saioa Aroa Arrizubietak irabazi du. 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasita dago.

Oiongo saioan, sei bertsolarik parte hartu dute: Aroa Arrizubieta Barredo, Felipe Zelaieta Txurruka, Iñaki Viñaspre Simon, Martin Abarrategi Sarrionandia, Sabin Abarrategi Sarrionandia  eta Unai Anda Delika.

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizuetak lortu du puntu gehien, 269 puntu.

Hiru asteburuetan lehen fasea jokatuko da 3 saiotan, 3 herritan: Oion, Laudio eta Izarran.

Hala, hurrengo saioa, otsailaren 15ean izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.

Show More

Related Articles

Back to top button