IKUS-ENTZUN

Bardem zinegilearen “Calle Mayor”, Montehermoson

Maiatzaren 29an Gasteizko Monterhermoso zentroko Ortuño Aretoan Calle Mayor (Juan Antonio Bardem, 1956) filma proiektatuko da 19:00etan. Emanaldia 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea ardatz duen Emakumeak Susmopean erakusketaren barruan dago, eta Aintzane Rincon UPV/EHUko irakasleak aurkeztuko du.

“Lagun talde batek plan bat bururatzen du ondo pasatzeko Isabel izeneko neskazahar baten kontura. Koadrilaren ideia da neskatilari sinestaraztea taldeko bat harekin maiteminduta dagoela eta  berarekin ezkondu nahi duela. Filmak testuinguru abarkaduna, kontserbadore eta krudel bat irudikatu zuen, non arauzko eredutik ateratzen ziren bizimoduak baztertuak izaten ziren. Filmaren bidez, berrogeita hamargarren hamarkadan onargarria zen sexualitate femeninoa definitzen zuten kodigo estuak aztertu eta ikertu ditzakegu. Halaber, kontakizun hegemonikoak agertzen dituen funts  gabezien gainean hausnartzeko aztarnak eskaintzen dizkigu”.

Iragan maiatzaren 10ean Raquel Osborne eta Maria Roson komisarioek ondutako Emakumeak susmopean. Memoria eta sexualitatea (1930-1980) erakusketa inauguratuko zuten Montehermoso Kulturunean. Erakusketak 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea du ardatz, eta zabalik dago ekainaren 16a bitarte. Garai horretako pertsonen objektu eta agirien bitartez, hala nola, dokumentazioa, liburuak, fotografiak, kartelak eta margoak, emakumeen sexualitatearen inguruko ibilbide ez-lineal bat ikus daiteke erakusketan. Ibilbide horrek arlo pertsonaletik publikora egiten du salto, herri esparrutik eliteen eremura, anonimotasunetik pertsonaia ezagunetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button