BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren final handia

Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasi zen Izarran. Guztira, hiru final laurden, eta bi finalerdi iragan dira larunbatean jokatuko den finala heldu den arte.

Final laurdenak Izarra, Oion eta Laudion izan dira; finalerdiak, berriz, Aramaion eta Dulantzin eta, azkenik, finala Gasteizko Printzipal Antzokian izango da larunbatean, hilak 16.

Hortaz, Printzipal Antzokian, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi arituko dira norgehiagoka. Oier Suarezek gaiak emango ditu, eta txapeldunari Xabier Ricok jantziko dio Txapela.

Bertsolari eskarmentudunak dira finalera heldu direnak, izan ere, seitik lau Arabako txapeldun izanak dira: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi.

Finala ikusgarria izango da, zorte on guztiei!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button