
Donostiak beste zita bat du aurten Poltsiko Antzerkiarekin, otsailaren 2tik 19ra bitartean. Guztira 16 konpainiek 32 ikuskizun egingo dituzte hiriko 26 agertokitan, ostegunetik igandera.
Donostia Kulturaren hitzetan, “Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamen desberdinak biltzen ditu, eta zaleei nola gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede”.
Nabarmendu behar da jaialdian parte hartuko dutela euskarazko antzerkigintza proiektuen 7. deialdian irabazle eta finalista suertatu ziren taldeek: Anodino Teatroa taldearen Erbeste eta Joseba Usabiagaren Ni ala zu.
Non, noiz eta zer ondo zehartzeko, hemen duzue programazioa egunez egun.



