MUSIKA

Dabadaba aretoak “Off Jazzaldia” programa ondu du

Donostiako Dabadaba aretoak Off Jazzaldia (Jazzalditik kanpo) egitaraua prestatu du, Gipuzkoako hiriburua jazz musikaz betetzen den sasoi bero honetan. Egitaraua iragan 19an hasi zen Xan Campos Trio bandaren eskutik, eta hilaren 25era arte iraungo du.

Programa horretako hurrengo ekitaldia asteazkenean izango da, hilak 22. Egun horretan AEBetako THEESatisfaction taldeak joko du. Seattle hiriko bikoteak Sub Pop zigilu ezagunaren bitartez plazaratzen ditu diskoak,  eta aurten, Earthee izenburuko lana argitaratu du. Grabazioa soul garaikidez eta hip-hop erritmoz jantzita dator.

Ostegunean Argentinako hiru artista arituko dira: El Remolón, Rumbo Tumba eta Tropikal Ravers. Hirurek makina bat estilo fusionatzen dituzte: cumbia, dub, elektronika…

Ostiralean, The Holydrug Couple Txileko psikodelia undeground-aren ordezkariak izango dira. Bikotearen proposamena onirikoa da, dream pop zantzuak ditu, baita melodia ederrak ere. Egun berean, musika elektronikoa programatzen duen Paraleloan saio berri bat izango da: Príncipe Discos eta Funkforward.

Amaitzeko, 25ean, DJ saio berri bat izango da: Marc Piñol bartzelonarra eta Orphidal donostiarra.

Informazio guztia: dabadabass.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button