BERTSOTAN

Arabako bertso Kuadrilla arteko txapelketak baditu irabazleak

Pandemiaren erruz urte berezia izan den arren, Kuadrilla arteko txapelketak baditu irabazleak. 2020ko edizioan makina bat lagun bildu behar ziren idatzizko eta bat-bateko modalitateetan. Guztira, 63 lagun aritzekoak ziren, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan. Ekimenak bertsolari berriei plazara irteteko aukera eta Arabako bertsogintza indartu nahi ditu.

Baina gero gerokoak, eta 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean, Murgian burutu zen larunbatean finala. Eguerdian hasi zen bertso festa XXV. Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finalarekin.

Finalera sailkatutako Izenbakuek, Sumendiola bete poto eta Konde basoko iluek taldeak aritu ziren. Kantuan aritu zirenak Sumendiola bete poto taldeko Julen Martiartu, Gerezti Unanue, Oier Lakuntza, Maddi Juaristi eta Beñat Garaio izan ziren. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel Herrarte, Andere Arriolabengoa eta Peru Abarrategi. Eta azkenik, Konde basoko iluek taldean Xabi Igoa, Paula Amilburu, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi aritu ziren.

Behin lan puntuagarriak amaituta, epai mahaiko kideen erabakia honakoa izan zen: Izenbakuek taldea zen 2020ko bertso Kuadrilla artekoaren garailea.

2020ko Kuadrilla artekoak erreleboa pasatuko dio datorren urteko Arabako banakako bertsolari Txapelketari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button