ESZENA

Metrokoadroka-k “Su izan nahi” estreinatuko du Durangon

Metrokoadroka kolektiboak Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak antzezlana estreinatuko du larunbatean, apirilak 18, Durangoko San Agustin antzokian, 20:00etan. Obra Durangoko San Agustin eta Zumaiako Aita Mari antzokien laguntzarekin egin da, Zubi deialdia tarteko.

Honela dio obraren sinopsiak: “Hotzak dauden bost lagun beroaren bila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa”.

Antzezlanean umorea, poesia eta performancea uztartzen dira. Oholtzan, halaber, honakoak izango dira: Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Oier Guillan.

Durangoko estreinaldia eta gero, antzezlana hainbat herritan aurkeztuko du Metrokoadroka kolektiboak: 19an, Azkoitian; 25ean, Bilbon eta 26an, Oiartzunen.
Maiatzean, beste hiru emanaldi egingo ditu kolektiboak: 8an, Zumaian; 16an, Gasteizen eta 29an, Azpeitian.

Amaitzeko, ekainaren 21ean, Oreretan izango da aurkezpena, eta uztailaren 18an, Ean, Poesia Egunak jardunaldien baitan.

Informazio gehiago: metrokoadroka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button