BESTELAKOAK

Oiartzunen poesia eta antzerkia, Arte Egunak jaialdian

Behinola, Poesia Eguna antolatzen hastea erabaki zuten Oiartzun aldean, eta hala, aurten hirugarren edizioa antolatu dute Arte Egunen barruan herriko eta kanpoko poetekin.

Bertan kultur asteburu betea dator, eta hala, ostiralean, Hiru Binakako piezez gozatu ahal izango duzue Arte Egunetan. Maite Gonzalez eta Josu Ibarguren, Teresa Jareñoeta Xabi Lopez eta Naroa Zabaleta eta Dani Picazok aurkeztuko dituzte euren lanak.

Irailaren 9an, larunbatean, Poesia Eguna ospatuko dute Altzibarreko bidegorriko soroan, 11:00etan hasita. Horren ostean, sortzaile eta artezaleen bazkaria egingo da.
Eta arratsaldean, Ana Galarragak eta Pettik Frankenstein agurgarria egingo dute Arizmendienean.
Ikusgarrirako Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua (kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak batuz), eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatuko du.
Frankenstein agurgarria Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatua da. Mary Shelleyk sasoi ilunetan idatzi zuen Frankenstein liburua. 200 urte geroago, antzeko kezka, beldur eta zalantzak bizi ditugu. Galarragak, Frankenstein berari zuzendutako gutunean, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak txirikordatzen ditu, eta Pettik, kantuen bidez, bere ikuspegia gehitzen du, orain gordin, orain samur.
Galderak, betiko legez, asko dira: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button