
ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte garatuko da aurten. Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia eta Zirko Domoa izango dira erakustokiak.
XVI. ACT Jaialdia Bilbon eta Barakaldon ospatuko da, eta betiko lez, dantza, performancea, zirkoa edo antzerkia eroango ditu oholtzara, beti ere proposamen eszeniko garaikideak eta berritzaileak erakusteko asmoz. Aurten, anarkismoa eta kontrola, zahartzaroa eta gazteria bilduko dira proposamenetan, izan ere 65 herrialdetako 800 proposamen baino gehiago jaso dira eta kalitatea kolosala izango da.
Edizio honetan, “sortu berri diren artistek beren proiektuak garatzeko eta erakusteko hartzen duten arriskuan jarri nahi dugu begirada. Egiten duten lana azpimarratu nahi dugu, duten ausardia aldarrikatu, eszena eraldatzeko eta eguneratzeko beharrezko motorra direlako”.
Datu guztiak ACTk ditu.